7 gogoeta, 1 ordu bakotxeko

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-11-27 19:05   Bertsolaritzea Zelangoa dan Miren Agur Meaberen 7 orduak liburua? Zer dakarren? Hona hemen zazpi gogoeta, ordu bakotxeko bat: 1) Magiaz bereriko liburua da. Magia dago berbetan, pertsonaietan, argazkietan, idazlearengan, zenbakietan... eta zugan, irakurle, magia sorrarazoko dau. 2) Delicatesen liburua da. Gustu handiz idatzitakoa, eta gustu handiz editautakoa. Ederrak dira libururako berenberegi Xanti Rodriguez artisteak atondutako argazkiak. 3) Euskal antropologian masterra ez bada bere, antropologozaleen bazka bai, behintzat. Euskal kulturaren sinboloak, ardatzak, oinarriak... errepasetan dira liburuko ipuinetan. Ahozko tradizinoz hordituta datoz testuak, bai estilo aldetik, neurri aldetik, ideia aldetik... Erroetatik erreskatautako mitologiako pertsonaiak, ohiturak, euskal sinboloak, sasoi bateko erlijinoa, kultura transmisinoa... danak batzen ditu liburuak. 4) Unibersala da. Ipuin klasiko eta unibersalei keinu asko egiten deutse idazleak. 5) Hizkuntza landukoa da: aberats-aberatsa egituretan, lexikoan, ahozko berbamoldetik ekarritako esakunetan, soinu adierazkorretan... 6) Bizitzalangoa da 7 orduak. Umezaroa, helduaroa eta zahartzaroa, danak zeharkatzen dira orrialdeetan. Negarrerako, irrirako, gogoetarako, ikasketarako... momentuak dagoz. Maitasuna eta gorrotoa, bi-biak daukaguz bertan. 7) Miren Agur Meabe da liburua, haren zati bat. Emakumea. Poesia. Amesak. Personea. Gogoetea. Idazlearen beraren estiloa eta eskua agiri-agirikoak dira 7 orduetan. Zazpitan zazpi, zazpi buru bete bazpi... Zazpi, zazpi, zazpi... Zazpi galdera egin aurretik, hartu liburua eta leidu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu