Inspirazino barik
2010-11-15 00:34Aspaldion idatzi ez dodala konturatuko zinan daborduko.
Bada, ez da idazteko nagia daukodala, edo lanez lepo nagoala ta idazteko tarterik ez daukodala (egia da bai lan asko egiten nabilela aspaldion, baina tira, saiatuten naz asteroko tarte hau errespetetan, behintzat). Egia esan, parau ezkero, ri-rau idazten dot zer edo ha… Baina, egunokaz, kontua da ze ez dakidala zeren ganean idatzi.
Izan bere, pentsetan dot: “Bizkaiko Txapelketako bertso saioez egingo dot berba?†Eta neure buruari erantzun: “Kazetariek bere egin dabez kronikak eta bertsoaldi asko eta asko ikusgai dagoz internetenâ€. Ostean: “Lapurdi, Zuberoa eta Behenafarroako txapelketako finalaz, sorpresea egon dala eta bat eta beste?†Barrurako: “Aurrekoagaz jasoten dan bardina esan neike gaiaren inguruan horretan bereâ€. Edo: “Perurena protagonista bihurtu dauen bideo txatala komentau egizu ba…†Eta: “Harek be ez dau komentariorik behar eta! Iñaki Perurenak berak esaten dau esan beharreko dana! Ganera, geratuten ete da inor horren barri jakin ez dauena?â€. Batzutan, iruditzen jat informazino lar jasoten dogula. Internetek badaukaz abantaila handiak, baina informazino saturazinoaren sasoian bizi garala pentsetan dot.
Blogean gauza lar pertsonalez berba egitea bere ez dot gura izaten. Zer edo ha badakart, atxakia izaten da gogoetaren bat egiteko. Baina ez deutsuet kontauko La Perla bainuetxean izan nazala gaur, edo zelango sentsazinoak euki dodazan bertan, ala?
Tirozu ba, lerro batzuk, behintzat idatzi dodaz. Ia hurrengo baten inspiratuago nagoan.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!