Aire Barria
2010-11-02 22:51 MusikeaAire barria arnastu dogu, Aire Berrian egon gara.
Zazpiak bat garen arren, erritmoak ezbardinak dira han eta hemen. Seguruenik landa eremuaren eta hiriguneen arteko diferentzia kontua izango da, baina Irisarryra bidaia egiten dogunean, naturaren barnera eta gure barnera bidaia egiten dogun begitazinoa daukat.
Bihotzaren taupadek marketan dabe han erritmoa, eta aire barrituta, deskantsau dogun sensazinoaz, ondo lo egin dogun irudipenagaz… bueltetan gara, osasuntsu. Izango dau zerikusia, aurki, argi-kutsadurarik ezak izar konstelazino danak ikusten itxiteak, etxekoakaz egindako berbaldiek, gosaltzeko denporea hartuteak, gosari oso-osoak, inguruko produktuak jasoteak, bertako antolaketarako filosofiak, Lurramak, Iparraldea deritzogun alderdiaren paisaia erruralak, autobiderik ezak…
Eta etxeaz, jauregiaz zer esan… detailerik txikiena bere zainduta dagoala. Jagokon lekuan dago dana, danentzako guneak daukaz, hautatutako musikea unean-uneari jagokona da. Chapeau! (Euskaldunago egiteko: Txapela!).
Badaukagu zer ikasi Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoatik, lagunok. Gure bizi-erritmoak hilko gaitu, ostean.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!