Analisia
2010-10-06 15:54Laboratorioetara bidean jentea ikusi dozu metroan, beharrera bidean. Egunero legez doaz danak, eguneroko bijea egiten dabe. Zurea, ostera, ez da ohiko bija arrunta. Gaur, goizago jagita, baraurik, odola ataraten zoaz eta.
Danak ipini zarie ados analisiak egiten joateko. Ordu barik joan behar dala eta han joan zara, ahal izan dozun goizetien, baia, antza, danok pentsau dozue bardin. Ailegau ahala zenbakia emon deutsue, harategian legetxe, eta zeure odola horixe baino ez da: zenbaki bat, inork ez dau analisauko, ganera, odol oneko familiakoa zaran, odol gozokoa zaran, osol urdinik dozun... zenbaki bat da zure odola.
Ez zara beldur izaten, ganera, begiratu bere egiten deutsazu orratzari, erizainari zein ausarta zaran erakutsi guran edo. Ez begiratuteko esaten deutsu berak, mareau egingo zaralakoan. Kasu egin deutsazu, ez dagian zure portaerea larrekoa danik pentsau. Ziztadak beroa eragin deutsu, eta zure arima zatitxu bat joan da odolean. Erizainen artean mutil asko ikusi dozuz, eta eguraldiaren ganean berba egitea arruntegia dala eta, horixe komentau deutsazu erizainari. Halantxe dala erantzun deutsu, pozik dagoala bera hainbeste mutilen artean. Seguruenik, eguraldiaz berba egitea dan besteko arrunt egiten hasi jako zure oharra bere.
Denpora gehiago emon dozu itxarongelan odola ataraten baino, eta beharrerako bidea hartu aurretik, analisiak egitearen alde onenari ekin deutsazu:
- Laranja zumoa, kafesnea eta mantekilla-bolloa, mesedez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!