Doministiku egin dute arrainek / Y los peces estornudaron

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-09-27 16:25   Barriketan

 

Pena da liburu batzuk oharkabean pasetea…

Oraingoan ez jat halan suertau, baina gitxigaitik. Baina, teman parauta nengoalako eta liburuari barrutik bere begiradatxua emon neutsalako… ostean…

Halandaze, liburudendan bertan konturatu nintzan  Doministiku egin dute arrainek / Y los peces estornudaron, Unai Elorriagak idatzitako teatro-lanaren argitalpena hizkuntza bitan egoala, liburu berean. Azalean halangorik ez da agertzen, eta teman parau ezean, erderaz baino ez dagoalakoan pasetan itxi leike, penagarria benetan. Argitaletxekoai mesede txiki bat eskatuko neuzkie: hurrengoan kontuz ibili daitezala horregaz, eta ipini dagiazala, kasurako, izenburu biak (euskarazkoa eta gaztelerazkoa) azalean, horretara, beharbada, aleren bat gehiago salduko dabela-eta.

Ez dakit antzerki lana dalako, gure sistematik kanpoko argitaletxe batek atara daualako edo ni neu sasoi horretan neure kontuetan ibili nazalako (beharbada danakaitik) ez dot liburuaren barri askorik euki, ez publizidade aldetik, ez alkarrizketarik lan hau dala-ta idazleari… Halangoetan konturatuten da bat ze lotuta dagoazan literaturea eta merkatua, merkatua eta komunikabideak…

Bada, alkarrizketa interesgarria dakar argitaletxeak berak webgunean, liburuaren jakingarriakaz batera. Alkarrizketea legidu ostean egin dot liburuaren beste interpretazinoetako bat (izan be, irakurleak berak mila eta mila interpretazino egin leiz testuko alkarrizketak eta tramea irakurrita): egia da, bai, artea ikusteko eta gozatuteko modu asko dagozala.   

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu