Idazlea itzultzaileen lantegian
2010-09-09 17:37 Musikea Egunokaz idazlea itzultzaileen lantegian dago, Gasteizen. Haizea Parot (frantsesa) , Pau Joan Hernà ndez (katalana), Isaac XubÃn (galegoa) eta Manu Lopez Gaseni (gaztelania) itzultzaileakaz batera dabil Itxaro Borda, bere testuren bat (edo batzuk) landuten: hau edo bestea esan gura ebala, edo berba jakin baten itzulpenari egoki deritzon edo ez, eztabaidan. Holango zeozer izango dalakoan gagoz, ikusi ikusi ez daukagulako ikusteko aukerarik. Gaur izango da jente aurreko ekitaldia, eta bertan emongo deuskue egunokaz egin daben “itxialdiaâ€ren emoitzearen barri. Polita izaten da ekitaldia, baina guk gehiago gura dogu, kamarak-edo lantegian, bene-benetan jakin daigun zelan egin daben behar, zelango kontuak aitatu dituen, zer erantzun eutsen idazleak… Niri neuri morbotxua emoten deust, ez hainbeste euren astialdian zertaz egin daben berba, baina “Anaia Handia Profesional†horrek tiratuten deust… Hurrengorako kamarak, interneten eskegi eta… (nik lango kokoloren batek behintzat begituko ditu bideoak).Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!