Maruxaina
2010-08-17 22:36 BidaideHerri-epaiketa baten izan gara lehengoan San Cibrao (Lugo, Galizia) kosta-herrian. Urtean-urtean Maruxaina izeneko sirena antzekoa ekarten dabe hareatzara, eta eztabaidea egin ostean, sirenea erreko daben edo ez erabagiten dabe herritarrek.
Euki bere izakera duala dauka Maruxainak: gorpuzkerea bere aldatu egiten jako, ganera, izakereagaz batera; batzutan ederra da, laguntzea emoten dau; beste batzutan,ostera, marinelak desbideratu egiten dituan sorgin motz baino motzagoa da, haizeteak eragiten ditu, kasurako. Horregaitik egiten da herri-epaiketea, egindako onen eta txarren zerrendea eginda urte horretan zein aldetara ibili dan gehiago erabagiteko: marinelik ito dan, haizeteak sortu dituan, itsasoko barriak ekarri dituan, arrainak etorriarazo dituan... Hareatza inguruan batzen da herritar kuadrilea, eta “Lume, lume†(sua, sua) egiten dabe deiadar batzuk... besteek (batez bere umeek) ez erreteko eskatuten daben artean.
Aurten formal ibili da ze indultua emonda herri barrura eroan eben gaiteruak eta jantzariak ondoan zituala, eta jaiak segidu egin eban, danontzako queimadea banatu ebelarik herriko plazan. Antza, erreten daben urteetan jaia bertan amaituten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!