Galegoz II
2010-08-09 19:33 (Aurretik dator) Kontua da ze iturginak atzera etorri behar izan dauela! Oraingoan bere lehengo eguneko mutila zan, eta atzera bere: dana galegoz. Halango baten, esan bat ulertu ez deutsodala eta errepetiduteko eskatu deutsat. Orduan esan deust "klaro, zuk ez dakizu galegoz-eta!" (galegoz esan deust hori bere). Eta orduan hasi jat espainolez esan beharrekoak esaten. Tipoak, antza, bere buruan, gauza natural legez eukan jenteak galegoz ulertutea, eta harentzat normala ez dana urkoak galegoz ez jakitea. Horrexegaitik (suposatuten dot) egin deust galegoz zuzenean, ez ete nekian galdetu bere egin barik. Halangorik gurean ez jat egundo suertau, guk beti espainolez, badaezpada...Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!