IEN 7, BURU BETE BAZPI

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-07-08 15:19   Euskerea berbagai

Zazpi, buru bete bazpi! Zazpia iruditeria handiko numeroa da: zenbaki sakratua da, jainkotasuna (hiru zenbakia) eta lurra (lau zenbakia) bat egiten dituana. Ilargiaren aro bakotxak zazpi egun irauten ditu, zazpi dira asteko egunak, bekatu mortalak… Filosofia Hinduaren arauera, gizakiaren gorputzean zazpi “txakra” edo gurpil dagoz. Zazpigarrena dauka aurtengo Eako poesia egunen aroak. Eta zazpi misterio ezkutuak, zeremonia magikoak eta igarmena zuzentzen dituan zenbakia izanik, Eakoak iragarri gura ditu oraingoan. Zazpigarren egunean, Jainkoek eta garaitikoek atsedena hartzen dabe, gogoetarako eta kontenplazinorako, eta halantxe egingo dogu guk danok Ien, atseden hartu, poesiaz gogoeta egin eta poetak, posiazaleak, poetazaleak, poemak airean... kontenplau. Zazpi garrantzitsua ei da umeen bizitzan. Jaio eta zazpi ordutara jakiten da bizirauko daben, zazpigarren egunean zilbor-hestea jausten da… eta zazpigarren honetan ziurtatuko dogu guk Ieko poesia egunak bizi-bizi dagozala, iraun gura dabela gure bizimoduetan, heldu gura dabela, aurrera egin. Zazpi zenbakidunek eskutukoa eta mistizismoa maite dabe: poesiaren atzean gordetako mezua gustoso dogu guk. Erlijio propiaoak sortzen diuzte: poesia da gure erlijioa Ien. Ganera, bidaiatutea maite dabe, kultura eta bizimodu ezbardinak ezagututeko aukera eukin gura dabe-eta: Ien bere hor-han-hemengo zein danetariko hizkuntzatako testuak eta testugileak jasoko doguz. Zazpi zenbakidun persona negatibo batzuk depresinorako eta malenkoniarako jokerea daukie. Beste batzuk, isilak, sarkastikoak edo alferrak dira sano. Eta zelakoak dira ba, poetak? 8 zenbakiak infinitua adierazten dau, eta infinitura bidean doaz Eako poesia egunak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu