Greba dala eta

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-06-30 14:33   Musikea

Greba egin ebenek, eta egin ez ebenek, lanean ei dagoz gaur atzera bere. Eta seguruena ez da euren egoerea bape aldatu, ez badira alkarregaz apur bat gehiago muturtu behintzat.

Inok esplikau leike zein izan dan atzoko grebaren eragin edo ondorio positiboa?

Herri askotan jaieguna zan atzokoa, San Pedro eguna, eta ez jakon ospatuteari itxi. Garai baten planteetan ziran greba-egunakaz zerikusirik ez atzokoak.

Langile kontzientziarik ez ei dago geurean daborduko, ez ei gara ezertarako bere alkartuten… Ez da egia, edo halan begitantzen jat niri. Alkartuten gara bai, alkarregaz ospatuten ditugu jaiak, alkarregaz egiten dogu behar… Baina garaian garaiko erantzunak behar doguz. Garai bateko greben errepresentazinoak egin barik, pikete eta guzti, ez ete da hoba izango bestelako erantzun sindikalak topetea?

Eta mesedez, autonomo legez beharrean dagozanak ez ahaztu… Nork defendiduten ditu horreek?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu