Erdu Literaturiara

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-06-03 13:50
Irakurtea beti izan da kontu intimoa, edo pribatua behinik behin. Halan da bere, irakurketearen ganeko gogoetak publiko egiteko ohiturea bere heldu da gurera. Gero eta gehiago dira irakurle klubak edo irakurle taldeak. Lantzean batzen dira irakurle klubetako kideak, liburu baten ganean gogoetea egiteko. Saiakera polita da, irakurlea, subjektu bakartia dan sentsazinoa superetako, liburua irakurri osteko talde terapia bat langoa da.Gogoan dot halako talde batera lehenengoz hurreratu nintzanekoa. Gasteizen izan zan, han ikasten nengoala. Mundua zabaldu jatala pentsau neban, ni baino frikiagoak baziran han! Eta batez bere: ikasteko asko neukan eurengandik. Irakurle klub haretako gidaria dan Iban Zalduak egin dau gaiaren ganeko gogoetea, eta ni neu bat nator berak proposatzen dituan gauzakaz.Taldeak txikia izan behar dau, ostean ez dira danen ahotsak entzuten. Nahikoa izaten da, ganera, berba lar egiten dauan bat, beste danak isilduteko. Horretan, moderadorea bere irudi garrantzitsua dala begitantzen jat. Berba egin dagigun literaturaz dino, helburua literaturea da, eta ez hizkuntza. Bai jauna. "Irakurle taldeek ez lukete euskara ikasteko edo praktikatzeko topalekuak izan behar, eta maila subsidiario eta menturazko batean izan beharko lukete, izatekotan, euskalgintzaren agente” Horixe ba, literaturaz ikasteko gunea behar dau izan irakurle taldeak. Literaturian eztabaidagai izango da Irakurle taldeen dinamika, bai eta honen arira Iban Zalduak proposatzen dauan beste gai bat bere. Izan bere, halan dino bere artikuluan “Euskal Irakurle taldeek ez lukete euskal literaturaren erakusleiho izan behar, soilik, euskarazko literaturarena baizik. Angel Errok behin baino gehiagotan azpimarratu duen bezala (eta nik behin baino gehiagotan deklarazio horiek errepikarazi dizkiodan bezala), euskal literaturarik onena, egun, itzulpenetan daukagu zain; normala dena, kontuan hartuta iristen zaizkigun itzulpen gehienek, gugana heltzeko, galbahe askoz ere zorrotzagoa igaro dutela, kalitatearen ikuspuntutik, edozein jatorrizko euskal liburuk baino (egoera bestelakoa litzateke itzulpen masiboetara emandako kultur inguru batean biziko bagina, baina hori ez da, oraingoz, gure kasua). Itzulpenek literatura ona dastatzeko ematen diguten aukerari ez genioke muzin egin behar irakurle taldeetan.” Eztabaideak zelan jarraituten dauan jakin gura zeunke? Erdu Literaturiara!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu