Futbola beti futbol

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-05-28 16:04   Musikea

 

 Aspaldion Mungiako leku-izenak ikerketan ibili naz behar kontuetan. Gauza asko ikasi dodaz, leku.izenak ezeze, herriaren nondik norakoak zein diren jakin dot edo herriko jazoera batzuk entzun ahal izan dodaz (trena Mungiara heldu zanekoa, apeaderorik euki ez eta trenetik saltau egiten ebenekoak, futbolera olgetako landea kendu eutsiela-eta Iturbaltzagako batzuri kantea atara eutsienekoa…). Eta zelan ez, futbol kontuak!

Gaur egun famadunak dira futbolariak, futbolean jokatutearren bakarrik ez barrez, daroen bizimodua be aitatuten dogu behin baino gehiagotan. Bada, ez da oraingo kontua bakarrik, antza. Orain hain hoteletan dabizan modu-moduan, edo hain kotxe erosten daben legetxe, lehen be herritar arruntetatik bereizten zituezan ohiturak eukiezan. Etxeetan urik ez egoan sasoian bere, Athletikeko futbolariak Larrauriko Fondara joaten ziran partida aurreko egunean, bertan egoten ziran deskantsuan, bertan egiten zituezan otorduak… bertan egoten ziran “kontzentrauta”. Aikor lehengo futbolarien ibilereak. Oraingoen aldean txarrago bizi zirala esaten dabe askok, lehengo futbolariak zirala bene-benetakoak, orduan bai jokatu… Bai, baina lehengo jende arruntaren aldean ederto!  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu