Autografoa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-05-22 03:03   Euskerea berbagai

Atzoko eskolan irakasleak itaun berezia egin euskun: zer emoten deutsue artistak autografoa firmetan deutsuenean?

Izan bere, tinta gramora ez da ailegetan artistak emoten deuskuna. Baina autografoaren atzean beste zeozer dago, autografoagaz batera artistearen magia apur bat eroaten dogu geugaz, momentu labur baten beragaz batera egon garen sentimendua, une batez kasu egin deuskun sentsazinoa, bere parean egon izana, bere “lagun” izan izana… Artistak firmautako diskoa/koadroa/liburua… artistarenagoa dala emoten dau, eta hurrekoago egiten ditu produktuduna eta artistea bera. Produktuak gehiago balio dau artistearen autografoagaz.

Niri neuri bere liburuak firmauta eukitea gustetan jat, ez dot guzurrik esango. Seguruenetik aurrerago aitatu dodazan danak sentiduten dodaz idazleari autografoa eskatuten deutsadanean. Apaletan aurrera atzera nabilenean, ganera, liburuen errepasoa egiten dodanean, nire subkonszienteak esango dau: hau idazle lagun koadrilea. Koitadea ni, ezta? Baina ilusinoa bere egiten dau autografoak, ez ala? Horixe da magia!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu