Euskerara itzulitako literaturea al da euskerazko literatura onena?

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-05-14 15:35

Izen horrexegaz bateatu dabe Literaturian (Larrabetzun bagilean izango dan literatura jaialdi eta azokea) egingo dan mahai-inguruetako bat. Angel Erro, Koldo Izagirre eta Petra Elser konbidatu doguz bertara, eta nik egingo dodaz akuilari beharrak.

Angel Errok esandakoa ei da euskerara itzulitako literaturea bertan produzidutakoa baino hobea dala. Nik be esan izan dot inoz (eta hemen idatzi nebala bere uste dot) aspaldion itzulitako literatureagaz gozau dodala gehien (ez dot baina ezelango baieztapenik egin gura). Literatura kritikaria eta irakurle amorratua da Angel Erro, Volgako Batelarietako kidea. Horrezaz ganera, idazlea bere badogu. Ez ete da halako baieztapen bat egitea bere buruari harriak botatea? Idazle, irakurle, itzultzaile, ikerle... aritu eta aditua dogu baita bere Koldo Izagirre. Harek bere eukiko dau zeresana. Petra Elser itzultzailea dogu, euskaeatik alemanerako itzultzailea. “Kanpoko literaturearen beharrik euki behar ez leuken literaturea” daukan hizkuntzaduna da Petra, itzulpenaren beraren helburuen inguruan eta literatur sistema desbardinen arteko hartu-emonen inguruko gogoetea eginda daukana seguruenik.

Laster eukiko dogu euren gogoeten barri, baina akuilari beharrak egiteko zuen laguntzino eske natortzue blogera. Izan bere, gustura batuko neukez zuon eritxiak, googetak, proposamenak... mahai-ingurura batuko doguzan hizlariak kinatzeko.

Zuek zer uste dozue, itzulitako literaturea bertokoa baino hobea da? Zer iruditzen jatzuez euskerara egindako itzulpenak? Zer irakurten dozue gehiago, berton sortutako literaturea? Itzulitakoa? Bat bere ez? Zer leku euki behar leuke itzulitakol iteratureak gurean? Eta gureak kanpoan? Badozue mahai-inguruko kideei egiteko galderarik?

Bota bildurrik barik!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu