Ahozkotasuna loratan
2010-05-07 14:20Loratan da ahozkotasunaren arbolea, ikusteko dago truboiak edo kaskagaragarrak jota garrotadarik hartu barik behar dan moduko fruituak emoten dituan.
Akabuan, mugak markatuko zituan marren lodierea (politikoa, zelan ez, lan akademikoatan bere parte hatuten dabe-eta gure “hautatuekâ€) zenbatekoa zan ebatsita, badaukaguz kalean Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Hizkeren Atlasa osotuko dabenetako ale bi.
Zapatuan Labayru ikastegiak Getxoko Udalak eta Uribe Kostako mankomunidadeak eskatuta burututako lanaren aurkezpena egingo da Getxon. Eskualderako material didaktikoa preparau da, ahozkotasuna landuteko erazkoa dana, mailarik maila eta gairik gai (kurrikulumean ezarritako gaien arabera) inguruko aitita-amamak berbaz entzuteko modua daukielarik ikasleek (ahozkotasunaren transmisinoa era birtualean egingo da oraindik aurrera. Pozik, egiten danean!). Uribe Kostako irakasleek esku-eskura daukie Zer ikusi, ha ikasi! Uribe Kosta izeneko tresna barria, ia erabilten daben…
Zelan ez, ahozkotasunaren maila gorena lortu dauen bertsolaritzeak (kontuan hartu, baia, bertsolaritzea baino zabalagoa dala ahozkotasuna…) bere badakar barririk: abian da Bizkaiko bertsolari txapelketea.
Poztutekoa da ahozkotasunagaz lotutako proiektuon barri eukitea, baia ni betikoan nago: asko eta asko dira orain arte bere egindako beharrak, eta alperrik dira danak erabilera egokia emoten ez badeutsagu eta jagoken garrantziaz ohartuten ez bagara. Eta sano garrantzitsua da ahozkotasuna: kontuizue ahozkoa dala zati handi-handi baten komuniketako erabilten dogun hizkuntzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!