Urteak beteteaz

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-04-07 22:23   Musikea
Asteon ez dot jakin zeren ganean idatzi. Oporretan egon nazelako izango da beharbada, eta ez deutsodala buruari behar beste eragin, edo ez jatala ezer gogoangarririk suertau. Ezer aitatu behar baneu… urteguna izan dodala, horixe. Baina neure buruari agindu deutsat 135 bete arte ez nazela arduratuko urteetan gora egiteagaitik. Hemen idatzi legetxe erantzun deutsiet urte kopuruari zenbaki bat gehituta zelan sentiduten nazen itaundu deustien daneri. Eze… hainbeste ardura deutso zaharrago izateak? Hainbesteko eragina dauka gugan? Nire ustean, ez deutsagu urteak beteteari bildurrik euki behar, ez dogu zaharrago izateak txarrago bizitea dakarrela uste behar… (arduratuko dira, seguruenik, denporea galtzen dabizan ustea daukienak… baina hori beste arazo larriago bat da). Urteak betetea gauza naturala da, normala; izan bere horixe da normalena, urteak ez betetea litzateke txarragoa, ezta? Horren jakitun garen arren, danetariko komentarioak entzuten dira, hogeitamarrak pasauta ez dala bardin, berrogeitik gorakoak zaharrak dirala… kontuak! Bizitzaren aro bakotxak bere alde onak eta txarrak daukaz, danak lez, eta zelan begiratzen deutsagun, hor dago mamina. Urteguna zelebreteaz ganera gauza askorik ez: txokolate-trufak egin dodazala eta aspaldiko partez mendi ibilaldia egin nebala. Oraindino gazte gagoz!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu