Persona legezko kategoria
2010-04-28 22:54 Musikea Joan zan astegoienean personearen kalidadearen ganean gogoetea eragin eustien gauza bi ikusi nebazan: 1) Eskualdeko bertso txapelketako kanporaketea egin genduan Uribe Butroe-Txorierritarrok Fikako txokoan. Kasua da ze, beste edozertan legetxe, bertsotan bere bertsolari onak, ez hain onak eta txarrak dagozala. Halan da bere, danak daukie (daukagu) erea eskualdeko txapelketan parte hartuteko, eta epaileek erabagi dagiela zeinek egiten dauen aurrera. Harire: baegoan, bada, ikusleen artean jarrita andra bat bertsolari jakin bati barre baino egiten ez eutsana. Ez eban barre egiten bertsolari harek harrikadaren bat botaten ebanean, eze orduan danok egiten genduan barre, oker kantetan ebanean egiten eban barre andra harek, eta nik lotsea sentiduten neban, errespetubako andra ha ikusita. Are lotsagarriagoa irudituko jatzue andra ha beste bertsolari baten ama zala jakinda… 2) Domekan, paseoan genbizala, gizon bat laguntzino eske entzun genduan, behean botata. Antza, estropozu eginda jauzita egoan, ezin altxau. Kaderatik operau barri egoala esan euskun gengozan lekutik apur bat korridu eta altxetan lagun egin geuntsonean. Arin baten eskapau eban handik, eskerrak emonda. Ondoko tabernako danak adi egozan bien bitartean… eta guk korridutea erabagi genduan artean tabernako kristalera pega-pegauta egozan bati bere ez jakon otu gizona lagunduten urtetea. Ez dakit zer daukagun, baina persona legezko kategoria, kalidadea… galduten gagozala esango neuke.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!