Liburuaren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-04-21 21:29   Musikea Laster dogu Liburuaren eguna gurean, eta hainbat eta hainbat ekitaldi preparau dira hor-han-hemen. Baina daborduko desfasauta dagoz irakurketearen onurak behin eta barriro aitatuten dituezanak, gazteak harro datoz “ez dot irakurten, eta zer” esanez. Gazte (eta heldu) askori ez deutse balio literatureak gozetako aukerea emoten dauela esateak, edertasuna ezagutu eta sentiduteko bidea emoten dauela irakurteak gogorarazotea zein gure mundua zabaldu eta aberasteko modua dala aitatutea. Argi dago gizartean irakurri barik erraz bizi leikela, eta halan bizi da espainiarren erdia, urtean liburu bat bera bere irakurri barik. Niri berez aurreko arrazoibideak urtetan jataz irakurteari gorazarre egiteko, eta niretzat neuretzat plazerra da. Halan da bere, gatxa begitantzen jat liburuaren egunak bete behar leukezan helburuak betetea. Seguruenik, egun horretan lortuko dana liburu gehiago saldutea izango da, baina ez horregaitik liburu horreek irakurtea. Gatxa da literatureari lotuteko ekintzak antolatutea, are gatxagoa literaturea ikasgai aspergarri bategaz lotuten dogunean, akordura dakargunean joan ziran mendeetako idazleen bibliografiak buruz ikastea baino ez genduala egiten literatureari eskaintzen jakozan eskola-orduetan. Tirozue ba, irakurriko ez dozuen libururen bat opari egiten badeutsue, bialdu egiztazue neuri (liburua, loreagaz geratu zaitezie, eta zaindu, umeak ausardiz ekarri baino lehenago zeozegaz praktikau dagizuen), ez itxi liburua hautsak jaten, egundo inork zabalduko ez dauen etxeren baten. Zilegi da krisi sasoian hori eskatutea ezta?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu