Titivillus
2010-03-31 18:58 Bertsolaritzea Gatxa da errata bako testua idaztea. Normalean bigarren irakurleak topetan ditu, norberak baino hobeto, testuan joan diran akatsak. Izan bere, norberak buruan daukana irakurten dau, eta ez pantailan edo papelean daukana. Halan da bere, erratak parkamena dauka, ez da norberaren errua, Titivilusen errua da. Titivillus deabru txiki bat da, eskribaua despistauta dagoan artean testuetan akatsak sartuteaz arduratuten dana.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!