Mugak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-03-11 19:23

Biriatoun mugarik ez dagoala sinistuarazo gura badeuskue bere, alde handia dago peajetik peagera. Etxeen arkitekturea aldatuten dan legetxe aldatuten dira hizkuntzea eta administrazinoa. Ganera, euskaldunak kultura berekoak bagara bere, diferentzia dago alde batetik bestera. Batez bere hegoaldekoek iparraldekoez daukagun ideietan. Seguruenik, lapurtarrak, zuberoarrak eta behe nafarrak maskaradakaz, pastoralakaz, kantuakaz, trinketeagaz… lotuten doguz, baina hori baino askoz zabalagoa eta barriagoa da euren errealidadea.

Kulturea jorratuteko modua bere desbardina da. Eta guk ez daukagu, edo ez dogu euki gura, bestaldekoen barri, antza. Datorren domekan herri galdeketea egingo jakie Iparraldea esaten deutsiegun hiru probintzietako biztanleai. Eredugarria da Laborantza Ganbaren ekimena, eta bere txikian, hegoaldekoek bere badaukagu zer ikasi, kolore desbardinetakoak batu dituezalako han. Zanpantzar erre genduan Baigorrin, baina halan da bere, lorrinak egiten jarraituko dauen susmoa daukot, eta guk bardin segiduko dogu, Iparraldera adi euskal asteburupasak egin gura doguzanean bakarrik ipinita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu