Ariketak sarean

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-03-03 21:02   Musikea Ez dala norbere burua topetea erraza izaten, halango esakuneren bat ba ei dago. Tirozu ba, bide horretatik bi ariketa proposatzen deutsuedaz asteon: Inoiz egin dozue aprobea Google bilatzailean zuen izen abizenak ipini eta klik eginda? Holan esanda, tupustean, kontu egozentristea emoten dau, baina gauza kuriosoak topau daitekez: norberaren ganeko daturen bat, ahaztutako polikiroldegiren bateko zerrendak, multaren bat, erretraturen bat, norberaren izen abizen bereko beste sateliteren bat hain herritan… denporapasarako ariketa polita da. Norberaren jaiotza urtea edo dataren bilaketea hemerotekaren baten egitea be interesgarria da. Kasurako, Argia aldizkariko Gure mendea atalean, norbera jaiotako urtean zer jaso zan ikustera jo eta IRALEk edo Radio Euskadik daukien edade bera daukala ohartuten da bat, edo Arabako bertsolari txapelketak beste urte eginten dituala aurton, edo jaiotza urte berekoak dirala Izagirren “Euzkadi merezi zuten” obra eta norbera. Halango ariketarik egin dozue inoiz? Badaukazue besterik proposatzeko?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu