ETB 1,2,3...

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-02-24 19:15   Bertsolaritzea

EITB gogoeta prozesua hasita ei dago, ETB-4 kirol kate izan daieken aztertu eta bideragarritasun ikerketa egiten. Uda aurretik egin gura ei da ikerketea. Horretarako, aditu kontseilu bat sortu ei dabe, lehenengo fasean EITB barruko jenteak osotukoa, eta bigarren fasean EITBz kanpoko jentearengana bere zabalduko dana (gobernuak aukeratutakoak izango dira hurren). Poza emoten dau euskal kateak kumeak egiten dituala biziteak, baina oraindino ikusteko gagoz euskereak zenbaterainoko lekua eukiko dauen (edo eukiko ete dauen), eta zer motatako programazinoa eskainiko dan, kate barrian zein daborduko daukaguzanetan. Eze… euskal telebistan aurrerapenak egin badira bere, gauza batzutan kangrejoarena egiten ez ete dabizan susmoaz nago. Lehengo baten aitatu neban, kasurako, 'Kerman Mintzalagun bila' programeari euskaldunaren telebista-eskubideak urratuten zituan programea zala irizten neutzola. Haratago bere joan gurako neuke: Non dagoz sasoi baten bikoizten ziran kanpoko telesail arrakastatsuak, bardin gazteek zein helduek ikusten zituezan hareek? Ez daukazue akorduan, berbarako, Rosane? Zinema komertzialetan ikusi ezin diran euskerazko filmak non dagoz? Joan zan Zineoro... eta ez ete dogu euskal telebista zaleok filmarik ikusteko eskubiderik? ETB-4 kirol katea izango bada, eta ETB-1etik kirola kendu ezkero (edo gitxitu), zegaz osotuko dabe programazinoa? Izan bere, gaur egun marrazki bizidunek eta kirolek osotuten dabe ETB-1eko programazinoa ia oso-osoan. Euskerea ikasteko programa barriakaz etorriko jakuz? Erdal telebistetako programa ereduak hartuta telezabor baino ez diranak produziduko dira? Aspaldian ildo horreri jarraitu jakola esango neuke…

Esperantzea galdu behar ez dala-eta… espero dot ikerketea tajuz eta ganoraz egitea, eta orain arte euskal telebistarentzako proiektu egokiaren jabe ziranak bere gogoeta taldera konbidatutea. Esperantzea galdu behar ez dala-eta…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu