Lapurretea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-02-16 19:09   Musikea

 

Ez ziran, aurki, kajoian gordeta zeunkan puntilladun tanga gorriari begira geratuko, ez eta horman inkau dozun lagunarteko akabuko erretratuari adi parauko bere… Azaletik begituko eben hasikeran kuartua, eta zuzenean jo pitxitxuen oholezko kaxara. Arrakadak, eskuturrekoak, zintzilikarioak… danak dira herriko baltzari erositakoak, mimoz egindakoak… ez daukie balio handirik; urrezkoak bai, jaunartzean jaso zenduzanak, horreek eroan deutsuez. Kajan 50 euro bere euki dozuz, ia-ia kasualidadez, eze normalean behar dozun beste diru ataraten dozu, ez gehiago. Mahai ganean euki dozun ordenadore portatila, memoria externoa eta minidiska bere eroan dituez. Beste ezeren faltarik ez dozu igarri. Armairua eta kajoiak buelta emonda dagoz, zure erropea kuartuan sakabanatuta. Zure gauzetan ibili jatzuz, biluztu egin zaituen sentsazinoa daukazu. Ertzaintzako kideetako bati esan deutsazu han botata dagoan karterea, hutsik dago eta lehen be halan egon da (erretirau eta badaezpadakorako zeunkan gordeta), hain lekutik atara dabela esan deutsazu, hor egongo dirala hatz-markak. Ertzaintzako kideak, koadernoan hartuten dituan oharretatik begiradea altxau bere egin barik, CSI telesailak kalte asko egin deutsela erantzun deutsu, beste barik (barre egin deutsazu, baina joan diranean amorru bizia sentidu dozu, zetan etorri dira ba? Ez dabe ezer egin eta ohar pare bat hartuteaz ganera!). Hainbeste gauza bere ez dirala izan eroan deutsuezanak pentsetetik, eta zeu ondo zagozala eta okerragoa izango zala etxean zengozala sartu izan balira, eroandakoagaz diru mordoa lortu leikiela pentsetera pasau zara. Falta diranen zerrendea preparauko dozu, eta aseguruari kalte-ordainak eskatu. Ordenadorea, minidiska… pagauko deutsuez, baina han barruan zeunkazan karrerako apunteak, argazkiak, musika… horreek ez dozuz atzera eskuratuko. Eroan dituenek, kajoian gordeta zeunkan puntilladun tanga gorriari besteko arretea ipiniko deutse horreeri daneri: bapez. Eta artean, zuk biluztu zaituen sentsazinoagaz jarraituko dozu, eze zeure gauzetan ibili jatzuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu