Kopla kantuan
Ardi Txikia Beti Bildots
2010-02-03 12:38
Kandelario, San Blas… eta Santa Ageda.
Kopla eder batzuk batu dodaz handik eta hemendik, egutegiagaz bat egin eta kantetakoak euki dagizuezan, beti bersino beragaz ibili barik.
Zoaze eskean, egin gorazarre aldea-etxeetako ugazaba andre, neskatila eta gazteeri. Ezer emon ezean, purrustadea!

1) Kantetan gatoz, kantetan,
ez gatoz inor sustetan,
barriro bere joango gara
ez bajatzue gustetan.
2) Alkate jaunaz egonda gatoz
hilen lenengo goizean,
libertadea emon ein deusku
ibiliteko batzean.
3) Bedeinkatua ta alabadua,
bai sakramentu santua,
bedeinkatua izan daitela
etxe honetako jentea.
4) Hortxe goi-goian bost ardi
hiru jantzan ta bi adi.
Etxe honetako Jose Luis jaunak
zaldia dauka zelaurik.
5) Bartzelonako astilleruen
barku barri bat daoz eiten,
etxe honetako gure Josetxu
haraxe doa kapiten.
6) Ate atzean ezpata
Maritxu zu ez espanta,
zeruko Jaunak gorderik dauka
zeuretzat morroi galanta.
7) Eder soloan trongoa
Maritxu zeure freskoa,
zeuri mosu bi emonagaitik
ez da mutila zoroa.
8) Eder soloan garia
soinean gona gorria,
eraztunetik pasa leiteke
Begoña zeure garria.
9) Kamaran dago arkea
lukainka-arrautzaz betea,
banan ta binan ibili barik
ekarri altzokadea.
10) Emongo bazu emoizu,
emongo ez bazu esaizu,
haizea bere hotza da eta
egiten jaku berandu.
11) Etxe atzean asuna
etxe aurrean hazurra,
gure Jainkoak emon deitzula
kakapirri eta eztula.
12) Agur oraintxe egin dagidan
santa honekin batean,
guk adiosik ez du usaten
agur ikusi artean.