Kamarak, beteta

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-01-20 18:50   Euskaldunak munduan
 

Gorde egizu, badaezpada! Ez eizu bota, inoz beharko dozu-eta! Sarri entzuten doguz halangoak gurean. Eta kontua da ze gorde, gorde, gorde… egiten dogula eta kamarak topean eukiten doguzala. Gela batek, lonja batek, armairu batek, kamarak… ganez egiten dauenean baino ez doguz gauzak botaten. Polita izaten da lantzean gauza zahar bat hartu eta hau, hori edo bestea gogoratutea… baina, dinot nik, ez ete zan ba hoba segiduan botatea? Lehengoan lagun batek esan eustan, erabilten ez doguzan gauzak kutxa baten sartu behar dirala, eta bi urtean han sartutakoen faltarik igarri ezean, kutxa zabaldu be egin barik bota egin behar dala. Egia esan, gordeteak balio dau, bai, baina lantzean bakarrik. Eta botaten jakin egin behar da. Ez dot nik asmau, hori dinoe psikologoek be. Egunerokoan, oroitzapen eta gertakariakaz be bardin, zapoak eta sugeak surtan erre, ostean, bizimodu honetan lar kargetan da motxilea. Hoba da gauza asko eta asko bidean itxitea, ahaztutea eta parkatutea. Halan da ze, ez bete kamarak, erabili egizuez!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu