Etnografia, dialektologia, metodologia, kritika... dana nahastean
2010-01-12 13:22 Jan edanak Etnografia lanbide dodan aldetik, zuzen-zuzenean eragiten deustan gaia da, eta ezin izan deutsat eutsi horren inguruan zeozer idazteari. Erantzun neban artikuluan baina esan beharreko danak esan ez eta blogera ekarri dot kontua. Holan dino Aitor Azpiazu Ugaldek Diario Vascon egin deutsien alkarrizketan: “Hizkuntzalaritzako liburu asko irakurri ditut eta ez dakit menderatu, baina ia-ia. Zuazok eta bere eskolakoek lan on asko atera dituzte, adibidez. Nire iritzi pertsonala da: Barandiaran ikertzaile handia izan zen, baina ez zuen lortu eskola bat sortzea. Pena ematen dit: bere zenbait jarraitzaileren lanak, haren aldean, hutsaren hurrengo dira; bai euskara menderatzen ez dutelako bai Europako aurrerapenak ezagutzen ez dituztelakoâ€. Hasteko eta behin, erantzuten ez dauen itaunari emoten deutsan erantzun horren atzean zeozer sakonagoa dagoala esango neuke. Batetik dialektologia egitea eta etnografia egitea gauza ezbardin bi dirala argi itxi gura neuke, eta orduan, zertan zaku berean sartu Zuazo eta Barandiaran? Egia da bai, dialektologia eta etnografia modu batean edo bestean lotuta dagozan gaiak dirala, ikerlarien artean onartuta dago polisistemen teoria… baina alor bakotxari bere metodologÃa, ez ahaztu! Bestetik, Barandiaranek eskolarik sortu ez dauela dino Azpiazuk alkarrizketan. Ezagutzen ez dituan ez dakit (edo honexen ganean dabilen behar dan moduko ikerlariak ez diran horreek aitatzen dituanean, hori be eztabaidagarria dalarik) zazpi probintzietan lanean dagozan Etniker taldeak. Bai talde horreek eta bai, kasu baterako, Labayru ikastegiko Herri Ondarea ataleko ikerlariak (hizkuntza eta etnografia gaietan ikasiak eta arituak, gitxienez Aspiazu bera bezainbeste). Eta bai, neu be lantalde horreetako kidea naz, beharbada horrexegaitik idazten dot gaiaren ganean. Aitatutako ikerlariek Barandiaranek sortutako galdetegiak erabilten dabez euren beharrak egiteko. Faltan igarri dodaz nik galdetegi horreek Azpiazuren bibliografian. BibliografÃa falta hori zurituteko-edo lan sistematikoa egin gura izan ez dauela dino Azpiazuk bere liburukotearen metodologÃa azalpenak emoten dituanean. Aiko! Inoren metodologÃa kritiketan dauenak metodologiarik ez bere beharrean... Eta metodologiari tiraka… dialektodologia metodologiarik be ez dago haren lanean. Hasteko ez bada be, “Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara†deitu dau liburua, baserri bateko lexikoia batu dauen ikerlariak. Ez da lan makala Azpiazuk biltzaile moduan egin dauena. Bakotxari berea. Urte askotako lana da eta batze lan ederra egin dau. Baina lan nekeza egitetik metodologÃa zientifikoak kritiketako lizentzia hartutera alde handia dagoala deritzot. Gustura hartuko neukez, nik neuk, batetik, Azpiazuk bere lanari ekiteko segidu dauen metodologiaren jakingarriak; eta bestetik, bai Barandiaranek eskolarik sortu ez dauela esateko dituan erispideak, eta bai zein diran bape gustatu ez jakozan Barandiaranen jarraitzaile horreek.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!