Obituarioak
2010-01-07 12:17 Euskerea berbagaiIrakurri barri dodan Piknika izotzetan liburuko pertsonaia nagusiak oraindino bizi diran pertsona ospetsuen heriotza-oharrak edo obituarioak (gurutzetxoak esaten da liburuan) idazten ditu egunkari bateko erredakzioburuaren erezpideai segiduta, horreek pertsonak hilten diranean prest eukiteko.
Apur bat tetrikoa iruditu jatan hasikeran baia ostean konturatu nintzan gurean be egingo dirala halangoak. Ez dau inok eukiko lanbide hori baina, kasurako, tokauko jakon baten bateri eginbide hori.Eze osterantzean, pertsona famatu bat hilten danean telebistarako dokumentalak, aldizkari eta egunkarietako erreportaiak… danak be inprobisau egiten dira, ala? Batzutan bai (bat-bateko heriotzak diranean, espero ez doguzanean), eta argi ikusten da, ganera, iturriak zeintzuk izaten diran (wikipedia, web orriak, lehenagotik dagoazan biografiak…). Baina beste batzutan?
“Gustauko leizkit baten batena idaztea†pentsauko dau batek baino gehiagok! Hilberriak idaztea, halan da be biografiak idaztearen antzeko zeozer izango da ba. Edo CurrÃculum Vitae bat idaztea langoa… beti be nok idazten dauan, ezta?
Liburuan errealidadean pasau ez egitea espero dodan zeozer jasoten da: obituarioak idatzi eta denpora gitxira jausten dira testuetako pertsonaiak. Hori askoz be tetrikoagoa da. Espero daigun luze itxaron beharra halako testurik idatzi behar ez daien gure ganean eta, ahal bada, azken arnasa laster jatorkula jakin barik ez daitela izan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!