Loteria

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-12-21 13:40   Jan edanak

 

Egunokaz tartetxuak hartzen doguz loteria tokau jakula imaginetako, eta olgetan ibilten gara zer demoniño egingo geunken diruagaz: “Nik bidaiak egiteko apartauko neuke diru hori”, “Nik, duda barik, etxea erosiko neuke”, “Nik 40 miloi tokau ezkero…”, “30 badira be konformetan naz”, “Ez hasi bajetan!”… ez dakit tristea dan baia halan ibilten gara lantzean baten bulegoan. Geuri be, umeai lez, olgetea gustetan jaku. Umeek dendatan, medikutan… olgetan dabe, nagusiak dirala imaginetan. Eta nagusiok, umearoko nostalgiagaz-edo,  bestelako olgetetara joten dogu: kartetan, partxisean, edanean, izarapean… Halan da be imaginazinoa indartzeko olgeta aberasgarrienetako bat loteriarena izaten da, ez ala?  

Kolpea errealidadera bajaukeran hartzen dogu, zer egingo jako… “tiritas” ipini (irudiak badaukaz, umetan maite genduazanek lez, pupua arinago osatuten da).  

Aaaai, loteria, loteria! Loteria egunkaria auzikoei tokau jakiena, baina ez loteria ona! Ondo amaituko ete da dana…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu