Akabuak
2009-12-15 16:00Amaiera mutanteak, hasierara bueltetan diranak, “amaia†ipinita egin izan diranak, antiklimaxa daukienak, “happy end†klasekoak, fikzinoa desmontetan diranekoak… asko dira akabu motak. Harkaitz Canok eskola magistrala emon euskun zapatuan gaiaren ganean Literatura eskolako saioan. Zinean lau akabu mota ei dagoz, diskurtso narratiboa eta narrazinoa bera zelan amaitzen diran. Biak zabalik geratzen diranekoak, biak itxita geratzen diranekoak eta bata zabalik eta bestea itxita geratzen diranekoak.
Garrantzia handia dauka akabuak zinean, literaturan… Horren arabera klasifikau leikez jasoleak obrak, eta horren arabera lotuten dira memorian edo betiko borrau geure gogotik.Zeozer gehiago ikasita, orain gauzak bestera aztertzen saiatzen naz baia… ez da hain kontu erraza:
Bertsolarien Txapelketa Nagusian akabu asko ziran zilegi. Ez ginan harrituko entzuleak txapeldun bat edo beste ikusita. Azken lau urteetan plazetan aurreikusi dogu akabua zelangoa izan eitekean (pistak emon jakuz zeozelan). Dana dala, txapelketak formalki-edo (diskurtso narratiboan) izan eban akabua:Â zortzi finalistetako batek txapela jantzi eban. Akabua hasierea dan amaiera klase horreetako bat izan zan, orain beste ziklo bat hasten dalako.
Gauza ederra da halango akabuak aztertutea. Baia, euskal errealidadera salto eginda (amesa langoa izan zan BEC-ekoa), Egunkaria auzian, ostera, ez dogu edozein akabu onartuko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!