Bertsoaren arrakastea
2009-11-28 18:31Bertsolari txapelketa nagusia dala eta sortutako Hitzetik Hultzera programan ez genduan kasualidadez preguntetan ia noz ikusiko ete dogun kanpindenda eta guzti sarrerak lortutearren gaba takilla aurrean paseten dauen bertsozale iladarik. Eze zelango martxea bertsoak hartu dauena!
Finalaurreko saioetako sarrerak akabauta egon dira ia saio guztietan. Finaleko sarrerak be agortuta dagoz daborduko. Zenbat eta zenbat bertso eskokoletako kidek jasoko ebezan deiak aste honetan ia ez ete dagoan erarik sarreraren bat lortzeko…
Kasua da ze, niri neuri, hasikera baten larrekoa begitanten izan jatala bertsoak hartutako abiadea, larrekoa txapelketearen mediatizazinoa. Egun edonok egiten dau berba (futbolaz legetxe) bertso saio baten inguruan, bertsolari onez eta txarrez, halako edo bestelako bertsoaz edo gaiaz, puntuazinoaz… eta urteetan bertsoaren altzoan ibilitakoari horrek guztiorrek hasikera baten zeozer lapurtu deutsien sensazinoa ekarten deutso.
Beroarena kenduta, ostera, lasaitu egiten da bat. Ezen bertsoak bestelako “euskal-“ ezerk lortzen ez dauen hori lortzen dauela konturatzen zara: kolore askotarikoak era batera alkartutea, euskeraz oso-osoan produzidutako testuez gozetea… Harro egoteko modukoa da, gero! Halan da be, bertso eskolan alkartutearen xarma, lagunakaz afalostean bertsotan egitearena… hori ez deutso bertsozaleari kentzen ezelan be 13.000 mila lagun alkartzen dituan ekitaldiak. Guztiz osogarriak dira danak be!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!