Kartoizko hiritik frantziako 7 etxeetara, teilatuetatik
2009-11-24 00:12 Musikea Atxaga eta Elorriaga idazle ezagun-ezagunak doguz, biak be, gurean. Ez da hori, baina, bien arteko ezaugarri bakarra, eta agiri-agirikoak diranak alde batera itxita, euren azken liburuek, Zazpi etxe Frantzian (Bernardo Atxaga) eta Londres kartoizkoa da (Unai Elorriaga) obrek, be alkar lotzen dituezala esango neuke.Â
Bien liburuak mugarri ei dira euren bideetan, bienak be metafora bat oso-osoan. Bi obretan batzen doguz pistak irakurleok apurka-apurka, istorioen zirrikituak ulertzen laguntzen deuskuenak eta, batzuetan, etorriko danaren ganeko hausnarketea egitera eroaten gaituenak. Horretaz ganera, bi-biek jorratuten dabe personearen alderdi autoritarioa eta militarra, personearen alderdi krudelena. Gogoetea egiten dogu personea deabru zelan bihurtu leiken, eta deabrukeriak gaixotasun dirala ulertzera ailegetan gara. Baina dudea beti lotzen da airean: zer ete da lehenagokoa krudelkeria edo gaixoa (arrautzea eta oiloa legetxe)? Ez dabe erantzunik emoten, ostean, literatureak be bere xarmea galduko leuke. Zein bere estiloan, idazketearen maisu bi-biak, euren liburu bi horreetan lez, gaiaren tratamenduan eta beste hainbeste lanetan erakutsi daben moduan.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!