Bertsoak harrapauta
2009-11-16 23:48 Ez dakit zer demonino daukan bertsoak. Eze, zenbat bider hasarratu gara bertsoagaz eta zenbat bider bueltau gara atzera be haren ingurura? Zergaitik barkatzen deutsaguz dan-danak? Zeozer eukiko dau ba…  Kontua da ze akabuan beti gagozala harek harrapauta: saio bat ez bada, bestea, txapelketea ez bada, bertsolari gazteen eguna, edo urliak topautako bertso zaharrak kantetan, edo bertso eskolarako proiektuak pentsetan… Asteburu honetan, kasurako, hasarratu egin naz txapelketeagaz, puntuak dirala eta, injustiziak dirala eta gora, ez dodala ezer gehiago jakin gura eta behera…  Baina beti haren inguruan: bateri saioa komentau, besteari zer asmo daukan orain... eta akabuan hurrengo saiorako sarrerak koiu eta planak egin. Saioak akabau eta honako edo harako kronikak egin behar diranean, saiotik etxera berandu bueltau eta ordu txikerretara arte horretan ibilita hurrengo egunean beharrerako goiz jagi behar dozunean, ba Euskal Herriko kazetaritzearen ganeko deabrukeriak esaten dozuz, eta bertsoaz beste hainbeste… baina hantxe, taketalez, gustura ganera. Izan be bertsoak disgustuak, buruhausteak eta lanak baino askoz gauza gehiago ekarri deuskuz haren bueltan gabizanoi: hizkuntzeari begituteko antioju barriak, komuniketako baliabideak, sormena landuteko tresnak, gure gorputza kontroletako erea, sentimenduak azaleratuteko bidea (nerabeak ginan orduan maitasun bertsoak idazten genduzan), lagun inguru barria, han hemengo jenteagazko hartu-emonak, bertso sakon bat entzun osteko gogoetea, irri bertso bat entzun osteko barrea, bertso hunkigarri baten osteko negarra, neguko igande tristeetarako plana, asteburupasa joateko atxakia… Eta segiduko dogu hasarratuten… baina esan beharrekoak esanda (kea botata, inori su emon barik), atzera bueltauko gara bertsoaren magalera. Erreteari itxitea gatxa dala, baia, bertsoak harrapetan zaituenean, haren igesi ibiltea bai gatxa! Probau barik denporatan ibilita be, lantzean behin… jausi egiten da bat.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!