Kantetan eta olgetan
2009-11-10 20:05 Musikea Egunokaz haurtzaindegiko guraso batzuri ikastaro bat emotea egokitu jat. Umeen berbeta, kantua eta olgeta dauka izena. Denporan atzera egin dot salto, eta neure burua honeek langoak kantetan ikusi dot ostera be: “Dira, dira, zezenak dira, baltz-baltzak dira, buztana motza, adar zorrotza…†, “Akerra ikusi dogu, baratzean jaten…â€, “Bela,bela jauna. Aita non da Jauna? Aita soloetan…â€. Ez dakit lotsea izango ete dan, baina gaurko gurasoek ez dabe altu kantetan, ez dabe barrerik egiten abesten dagoazala… Niri, ostera, irribarreak urteten deust, eta amagaz kotxean joaten gintzezanekoak jatoztaz burura. Kotxean kantetan genduan guk. Modu aproposa zan bidean entreteniduta joateko, inori gerrarik emon barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!