Ilargi bat, mila izar
2009-11-05 23:33 Bertsolaritzea Batzutan gustaten jat ordenadoreko artxibategiak zabaldu eta aspaldi idatzitako bertsoeri hautsa kendutea. Uda berezi baten idatzitakoak bertsook, maitasunezkoak, gura bada:1.-Topau ezin leiteken
turistaren gidan
bada ibai bazter bat
izarren dirdiran,
danak gogoan dodaz
ametsak bailiran
azken unean batek
muxu emon eustan.
2.-
Galdu ginan ertzeko
bedar eztietan,
sinfonien ur tanta
musikarietan.
Laminaren kantua
muxu bustietan,
soinua entzuten dot
kanta guztietan.
3.-
Ibaia zeharkatzen
dauan zuhaitz baten
orriak arnasestu
artean jolasten.
Txinpartak egoazan
alkarri esaten
ilargi bat sortzeko
besarkada baten.
4.-
Ilargiaren hautsen
edota argien
misterioa zein dan
ezin dot ediren.
Munduan paradoxak
aiko zelan diren:
urrun egonagatik
haraino heldu ziren
5.-
Izarren muxuetan
arima abstrakto,
begiradak airean
azido nitrato.
Ez jat oroitzapenik
egundo faltako
behin ilargi hartara
heldu nintzalako.
6.-
Ilargia itzali
dalakoan nago,
zoriona eroan
ete dau asago?
Be¡arriz biztu nahi neuke
bihotza zeharo
ilargiaz gain beste
izarrik badago!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!