Aupa Silber eta bizkaitarrak!
2009-10-20 17:48 Ez neban honen ganean idatzi behar, Argian egindako kronikan garrantzia kentzen saiatu nintzan ganera. Baina Silbeiraren emozino adierazpenak ekarri dauen zurrunbiloa ikusita neu be berotu egin naz. Eze, inor parau da haren lekuan? Albo batera itxita haren egunkariko zutabeak, eretxiak, erropa moduak, izakerea... inor parau da Silbeira txapelketako parte hartzailearen azalean? Gogoan dozue orain lau urteko Bizkaiko txapelketea? Akordau Xabier Paiak zelango emozino adierazpena egin euskun. Ez neban orduan Silbeirarenagaz lango mediatizazinorik igarri, ez zan inongo kexarik agertu... Haixe, zorion sentimenduen adierazpena zan, jakina. Eta sentimendu onak baino ez daukaz personak, ala? Amorrua ezin legi transmitidu? Haserrea tragatu egin behar dogu? Holan sortzen dira ultzerak, lagunok... Epaileek be egingo eben inoiz okerren bat... zenbat bider kritikau doguz? Zenbat bider aitatu deutsagu hari eta honi bertsolari batek puntu gehiago merezi zituala beste batek baino? Edo gitxiago... Eta inork eskatu deutsie komunikabideen aurrean barkamenik eskatzeko? Morboak itzal egin deutso lenguneko saioan askoz salagarria dan beste kontu bati: berbarako, Iratxe Ibarra baino okerrago ibili izan diran bertsolariek aurrera egingo dabe txapelketan... Eta ganera, kazetarien mahaian, bizkaierazko berbak ibiltea tranpa hutsa zala entzun behar izan neban, gipuzkoarrek "det" "...ikan" edo nafarrek "erran" zelan esaten daben entzuten neban artean, bertsolari bardinek "dut" edo "ikan"-ik ez, neurrira zelan etorren arabera, egiten dabenean. Kazetari horrek be ez ete leuke deklarazino publikorik egin behar ondokoak ziztatzen ibili barik? Orduan, zer eskatu behar deutsagu guk Silbeirari? Hemendik animoak harentzat.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!