Blokeoa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-10-14 10:52   Barriketan

Ez dago atxakirik, sormen lanetan ibilita blokeau ezkero ez dago amaren semerik hortik ataraten zaituenik. Batzutan behar mekanikoak egiteko amesa eukiten dot, pentsau behar ez dan behar horreetako bat, eskuak erabili behar diran behar bat-edo, burua barik… Bai, egunokaz blokeauta egon naz, horixe da hamabost egunotan blog-ari (eta jangoneko irakurleari) ezer barririk emon ezteko arrazoia.

Gaiak hogetak egon dira idazteko, eta horrek frustazinoa, zozelan, handitu egiten dau. Honetaz edo hataz idaztea pentsau bai, eta parau be pantailaren aurrean… baia asmau ez gauzak behar dan moduan adierazoten; beste batzunak legidu, ia holango baten neuri be argia piztuten jatan… baina txarrago, norberak halan idazteko modurik ez daukala gogora ekarrita.

Holangotan akordaten naz idazleen (eta eskerrak nik ez daukadan nobelarik, ipuin libururik edo eguneroko artikulurik idazteko enkargurik…) beharraren alderdi ez hain erromantikoagaz, zer idatzi baino zelan idatziagaz pellikan dabizenen larrikuntzeagaz eta penakaz, euren barruan gordeten diran idazle zein ikerlariakaz… eze ez da behar makala gero! Lan danek daukiez argi-ilunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu