Anaia Handia, Arriagan eta San Frantziskon
2009-09-30 13:03 Jan edanakTim Robbinsek Bilbora ekarritako 1984 obra dala-ta «Segurtasunaren aitzakian, pribatutasunik gabe utzi nahi gaituzte, baina, egiaz, helburu bakarra batzuen negozioa da» esaten euskun egun beratan jakin dot Bilboko San Frantziskon segurtasun kamarak ipini dituezala kalean.
Bankuetako kutxazainetan kamarak dagoz, baina alperrik da, lapurrik handienak barruan dagoz. Komisaldegietako atarietako irudi danak be digitalizauta geratzen diran arren, ez dogu egundo jakiten zer jazoten dan galdeketa-geletan.
Ondo agerian ei dagoz kamarak, herritarrek zainduta dagoazan sentsazinoa euki dagien. Han bizi dan lagun batek esan eustanez, berak ez dau egundo arazorik euki. Ikusi bai, ikusi ditu atxiloketak eta drogazaleen arteko trapitxeoak eta oldarkeriak, baina ha ez da, albistegietan ikusiarazo deuskuen moduan, bataila edo gerra gune bat!
Beldur naz orain, ez ete doguzan lapurrak edo delitugileak taberna barruetara ekarriko, etxeetako portaletara, dendetara, kale kantoi eskutuetara, kamarek harrapetan ez dabezan lekuetara. Orduan ez dogu eukiko ospa egiteko aukerarik… Ez dakit nik 200.000 euro boto batzuren truke inbertiduteak ez dauan kalte handiagoa ekarriko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!