Itzulpena edonon

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-09-28 23:14

Itzulpengintza literatureagaz eta administrazinoko aktakaz lotzen dozuenoi, ariketa bat egiteko eskatu gura neuzkizue: egunean zehar egiten dozuezan gauzetan itzulpenik behar izan dan itaundu zuen burueri. Konturatuko zarie itzulpena edonon dagoala, uste baino zabalagoa dala eta, seguruenik, pentsau baino leku handiagoa daukala danon bizimoduetan.

Berbarako, mezu hau idazten dodan artean programea euskeraz erabiltea itzulpen bati esker egiten dot; telefonoarearen hizkuntzak aldatu ahal izatea itzultzaile baten lanari esker egiten da, goizean goiz entzun doguzan notiziak inork itzulitako teletipoetatik ataratakoak dira asko; darabilguzan tresna elektrikoen erabilera liburuxkak itzulita dagoz; telebistan ikusten doguzan filmak, zer esanik ez; erosten doguzan produktuen tratua egiteko, batez be kanpoko produktuak diranean, itzultzaileak behar izaten dira…

Itzultzailearen eguna dogu asteon eta gitxienez, itzultzaile eta interpreteak gesu baten gogoan izan dagizuezan gura neuke, beste barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu