Txapelketa Nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-09-21 12:45   Bertsolaritzea

Lehengo baten aurkeztu zan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Aurretiaz ikusita geunkan suge moduko logoak (bertsolariren baten tatuaia be izan ahal zan) errusiar mendia irudikatzen dau. Irudi polita zan sugearena (bertsolariak, sugeak lez, bertso akabuan botaten dau pozoia, bertsoak azkeneko lerroetan dauka indarra)… Errusiar mendiarena be sano aproposa da, barrakerua ezagutu ezkero aurrera egin zeini ilaran, batzuetan goi-goian zagoz, eta bat-batean, konturatu be egin barik, akabau da bijea. Atrakzinoa da txapelketea, egundo saioetara joaten ez dan sasi-zalea erakarten dau. Baina, tirozu ba, egin egin behar da, hareri  esker hartzen dau-eta arnasa subentzinoen errrusiar mendian dabilen ohitureak.

Konturatu barik pasau jakiez askori lau urte, eta oraindino daukiez gogoan aurreko finaleko bertsoak. Ikusi be ikusten doguz taulara igoten, Bec-eko paisaia gogoan dogu... Baina ez dodaz bertsolariak imajinetan aurtengo preparautako sintoniagaz taularatzen...

Konturatu barik etorri jakie bertsolari batzueri zita, abisau be egin barik, eta orain hasi dira estututen eta larrituten, errimak landu behar dituezela edo eskolakoakaz geratu behar dirala, “entrenetako”. Beste batzuk askoz be prebeniduagoak izan dira, eta sailkatu zirala jakin orduko hasi ziran ikasten, apurka-apurka. Askorako balioko deutsie batzuri, ezertarako be ez besteeri, nork bere buruari zer helburu ipini deutson. Baina hori ez dakie entzuleek eta zaleek, ez eta epaileek be.

Eta konturatu barik joaten da antolakuntzan dabizenen beharra. Herrietako udalakaz saioak lotu, han eta hemen diru-eske ibili, logoak diseinau, publizidade kanpainea martxan ipini, kazetariak deitu, kazetarientzako ikastaroak antolatu eta emon… Hori be ez da marka makala! Zer irakatsiko ete jakie kazetariei? Zortziko txikia eta handia bereizten? Bertsolari txikia eta handia bereizten?

Turismotik be badauka Txapelketa Nagusiak (eta gu konturatu barik!). Aurten horren aldeko apustua egin gura da, ganera: saioa dan herriko ostatuen, tabernen, denden… barri emongo ei da bertsolarien izenakaz batera eskuorrietan. Tirozu! Bertsolariak salbauko gaitu krisitik.

Hasi da espektakulua! Saiatu gaitezen, bertsoaz gozetan…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu