Londres kartoizkoa da

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-09-11 12:46   Bidaide

Beti egiten dogu berba liburuen ganean leidu-akabetan doguzanean. Bildur izaten gara ez ete deutsagun batari edo besteari jakin behar ez dauen zeozer kontauko. Dana dala, penea da liburu bat irakurri artean daukaguzan sentipenen ganean berbarik ez egitea.

Horretan pentsau neban harainegun Unai Elorriagaren azken eleberriagaz hasi nintzanean. Bide batez, esan gura neuke asko gustau jatazala Unairen aurreko liburuak be, gerora zer irakurri dozun ahaztuten ez jatzun horeetakoak diralako eta beste eleberri batzuekaz pasaten ez jatan lez, horreekaz esan egin neikelako zein zan istorioen ardatza, edo bakotxeko irudiren bategaz edo eszenaren bategaz akordau naitekelako oraindino.

Londres kartoizkoa da izeneko liburuaren orri gitxi batzuk baino ez dodaz leidu, baina halango zirrara bat sentidu dot barruan, aurrerantzean zer pasauko ete dan… Hamazazpigarren teilatuan alkartuten dira lagunak, bertatik ikusten da-eta tren estazinoa eta errepidea. Emoten dau protagonistea bataren baten zain dagoala. Antza, etorteko danari sagar-erreak opetsiko deutsaz (hori neuk imaginau dot, eze halango baten protagonisteak ez deutso sagarrak hartuten itxiten lagunari). Bataren baten zain dagoala be sugerentzia da, Unaik esan barik dinoazalako gauzak. Nor izango ete da heltzear dagoana edo egundo helduko ez dan hori? Orrialdeetan aurrera egin ahala jakingo dot, eta zeuek be, liburuari ekiten badeutsazue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu