Aro barriak
2009-09-01 18:39 Begi betegarriAtzera beharrean hastea urteari hasikerea emotea langoa da. Ez dogula mahatsik jaten, hara hor ezbardintasuna. Osterantzean sano antzekoa da.
Oporretan joan aurretik dangilizka geratu ziranak akabetako tartea hartzen dogu, eta indarbarrituta proiektu barriei ekiteko gogoagaz egoten gara. Horrez ganera, urte barriagaz egiten dogun legetxe, hainbat helburu ipinten deutsaguz gure buruari: kirola egitea, dieta egitea, ikastaro honetan edo hatan izena emotea, diru apur bat gehiago aurreztea…
Polita da sensazinoa, barriztu danaren sensazinoa dauka batek, dutxa hartu barri dauenaren parekoa.
Norberaren buruari proposatukoak betetea da kontua, baina! Pena da, barrez, laster ohitzen garala garai barrira. Egin daigun ahalegina ipinitako helburuak beteten, eta ia mahatsak hartu baino lehen egiten doguzan batzuk behintzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!