Europarrak, gu?
2009-08-25 11:18 Musikea Umeak eta txakurrak pasieran atarateko erabilten doguz parkeak, eta bizikletari otzara ipinten deutsonari pinpiringura esaten deutsagu. Etxetik "zer edo ha hartzeko" urteten baino ez dakigu, ez dogu ikasi ilarak gordetan, txangoan joan ezkero gurasoek daroe umeen motxiletakoa, ez doguz ulertzen azpitituludun filmak, nahiko dogu goizean kafea hartuta, sol klabea ikasita musikaz dakigula uste dogu, gurasoen diruagaz atzerrira hizkuntzaren bat ikastera joateari bidaian joatea esaten deutsagu, amarenean bizi gara ondo helduta gagozan arte... Eta europarrak garala dinogu ganera, lantzean Europako parlamenturako botoa emoteko (edo ez) aukerea daukagulako. Europarrak, gu, kia!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!