Folklorea eta elegantzia

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-08-16 20:47   Bertsolaritzea Alemanian eta Austrian gizon emakumeak ikusi ditugu bertako jantzi tradizionalak jantzita operarako bidean, mezara bidean, terraza bateko mahaietan... Domeketako jantzi legez ipinen ditue hemen bertoko jantziak, eta elegante ikusi ditut danak, bene-benetan. Orduan parau naz pentsetan, noz erabilten doguz guk txapel eta abarketak?: euskal jaietan, erromerietan, Santa Ageda errondetan... Burua lar-lar be ez dot estutu (oporretan egoteak horixe dauka), baina iruditu jat gurea erabilera asko be folklorikoagoa dala. Horrek, zeozelan, kendu egiten deutso elegantzia jantziari. Ez dozue uste? Atoan pentsau dot ez ete dan bardin pasauko jantziez besteko kontuakaz be, kultureagaz oro har... Buruari gehiago eragingo deutsat, ia ondoriorik ataraten dodan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu