Troinuak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-08-03 14:43

Urtero urtero jazoten jatan kontu bera: ikastolara hasi aurreko gabaz ezin nendun loak hartu. Tronbil moduko bat eukiten neban, ez dakit tripan zan, edo estomaguan, edo zaman...

Urtero urtero jazoten jatan kontu bera: ikastolara hasi aurreko gabaz ezin nendun loak hartu. Tronbil moduko bat eukiten neban, ez dakit tripan zan, edo estomaguan, edo zaman... eta buelta batera, eta buelta bestera izara artean... komunera edo ura edaten jagi eta begirik batu ezin, urtero-urtero bardin. Antza, ez gara egundo ikasturte hasikera barrietara ohitu, unibertsitate garaian be antzeratsu ibilten gara-eta. Eze ez dira irakaskuntza urte gitxi joan ikastolara hasi ginanetik! Halan da be, haixe marapil haixe hortxe beti.

Antzeko korapiloa egiten da bijan urten aurreko gabean. Edonora zoazela pasetan da, autobusean edo hegazkinean, trenean edo itsasontzian. Korapiloa. Laxuago edo estuago, baina tronbila barru-barruan. Larregi baizen, bija gitxi batzuk egindakoak gara eta, eskola garaietan legetxe, marapila egiten da. Ikasturte barriak hasten eta bijan urteten, antza, ez gara egundo ohituko. Halango troinuak egiten dira ebakuntzen aurreko gabetan be, baina horreek desatseginagoak izaten dira eta aurrekoakaz lotuko gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu