Krisi demoninoa
2009-07-28 11:13Gaia albo batera itxi ahalko nendula pentsetan neban arren, ezin. Egunerokoan be laster urteten dau krisi demoninoak. Demoninoa da ikusi ez dogulako ikusten, baina harek eragindako beldurra ageri-agerian dagoalako.
Beharrean, berbarako, ezin da inongo barritasunik eskatu, eta lana be doble egiteko atxakia ederra da, krisia dagoan lez ezin da eta jende barririk hartu… Pagotxa da enpresari askorentzat, baten prezioan langile biren beharra, eta behargina zintzo ganera, “krisia dago eta ez da momentua kalean geratzekoâ€.
Hizkuntzak, kulturak… diru gitxiago “ez dira eraikuntza dan besteko garrantzitsuak eta…â€. Eta harean gehiago sutu gura dabenentzat: “momentu ona da etxea erosteko†baina bankuek ez dabe krediturik emoten.
Laburbilduz: betikoan jarraitzen dogula, bada, dirua daukanak ederto bizitzen jarraituko dau, eta ez daukanak “dagoenean bonbon eta ez dagoenean egonâ€, eta ez kexatu gero, “beste batzuk txarrago dagoz-etaâ€.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!