Senatuko interpreteak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-07-14 11:07

Nire atxikimendua bialdu gura neunskie senatuko interpreteei. Euren auziak ez dau mediatizazino handirik izan, eta jazo jakena salatzekoa dala begitantzen jat, inongo dudarik barik.

Rafael Martínez Simancas eta J. Gómezek bagilaren 28an idatzitako artikuluan zalantzan ipini eben senatuko interpreten lana, eta  lanean ebiltzan profesionalen lana erridikulizau eben, tartean interprete euskaldunak be baziran.

Tamalgarria begitantzen jat, sasi-jakintsuak, beti legez, kritiketako erispiderik barik aho betean berbaz ibiltea, eta inongo jakintza linguistiko barik hizkuntza aniztasunari buruz eretxia emotea. Horreena, baina, oinarrizko hezkuntzatik harago  doa, eze interprete bat, itzultzaile bat, hizkuntza aniztasuna… zer dan ez jakiteaz ganera ez dakie errespetua zer dan be. Ez ditu inork isilduko? Ez deutsiez inork margoak emongo, egunkarietarako lumak barik, eskolara hasi daitezen atzera? 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu