Bija luuuzeak
2009-07-08 11:08Arrazoi osoa daukie gurasoek, eurak ez ziran gu beste ibili hara eta hona, eztegu bidaian paraje ibili ziran, eta umeakaz bija laburren bat ez bada ez dira (generalean) motxila hartuta hor zehar ibili. Irakatsi deuskuezan hainbeste gauzaren artean, ostera, guk atzerriko kulturak onartzeko ezagutu egin behar dirala ulertu dogu, eta kanpora joateak emoten dauen plazera ezagutzeko aukerea euki dogu.
Etxerik ordaindu ezin eta motxilan sartzen doguz behar doguzanak, hilabete opor izan ezkero harexek kanpoan emoteko. Baina, hor zehar  hilabete emonda be, bijak askoz gehiago irauten dau: hilabeteak lehenago hasi gara zein ibilbide egingo genduan pentsetan, mapak begiratu doguz, tren ordutegiak, hegaldien prezioak, urietako gidak… eta txiri-txiri bidaia aurreratu jaku, etxetik eta beharlekutik mobidu be egin barik.
Zer esanik ez dago bijearen beraren ganean… dudarik ez dago gozauko doguna eta bizipenez beteko garena.
Eta ostean, bijan egindako bititakora-koadernoa gordeko dogu, argazkiak errebelau, albumean pegau, argazkiak ikusteko zitea ipini, hari eta besteari bijako abenturen barri emon… eta urteak pasauta be, lantzean bija horretara bueltauko gara, zeozek hau, hori edo bestea gogorazoko deuskulako.
Izan be, bijak luuuze egiten ikasi dogu eta orain nork kendu guri ilusino eta droga hori!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!