Isil-kontuak belarrietan
2009-06-30 14:28Bolo-bolo ibilten dira isil-kontuak gurean.
Goizaldeko 3retan etxera bidean atxilotutako hogeita bat urteko neskatoa ule apaindegian (eta ez dinot  ule apaindegia berau txutxu-mutxuen gune mitikotzat daukagulako, ez bada halan jazo jatalako) hogeita bat urteko enkaputxatu armatua bihurtuten da.
Oihartzun gitxiagogaz, baina bestelangoak be heldu dira gure belarrietara: “txoznetan gazte batek beste bati belarria moztu deutsoâ€.  Imajinetan dozuz, orduan, txoznetako zerbitzariak belarriak, atzamarrak… bokadiloetan jarten eta… batek besteari arrakadatik tira eginda urratua egin deutsola, horixe pasau dala konturatzen zara.
Aldea dago belarritik belarrira, eta aldea belarritik belarrira dabizen kontuen eta benetakoen artean.
Argi dagoana hauxe da: gure belarrietara heltzen dana ez da koadro makala!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!