Enamorauta

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-06-22 13:02 Lehengo barikuan Balkoitik balkoira izeneko bertso saioa gozau genduan Algortako Portu zaharrean. Igor Elortzak Unai Iturriagari gogorarazo eutson BEC-en enamorauta egoala kantau ebala. Unaik baietz, eta atzera be bota, ganera, gaixo egoteko ez  dauala berak modu hoberik ezagutu, eta haixe esatea eta maiteminduta egotea ez jakola ordutik damutu. Unai, ez jatzu arrazoirik falta! Halangorik! Pozik hartzen dira halango esaldiak eta adierazpenak, eze beti gagoz penak kontetan, ondo ez gabiltzala, hau hori eta bestea… Zergaitik ostondu maiteminduta gagozala? Zergaitik gorritu enamorauta ete gagozan itauntzen deuskuenean? Gauza beteagorik! Unaigaz bat nator, eta badakizue? Osteko parrandan bertsotan egin genduanok, ordu txikitan... maitasunari kantau geuntson, eze geu be enamorauta gagoz! Enamorauta bai, enamorauta!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu