Pasarte gogoangarriak azpimarratzearena

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-06-15 10:24

Boltsan koadernotxua eta arkatza eroateko ohiturea daukat. Hitzaldi batean nagoala, kalean, autobusean… zeozer polita irakurri edo entzun ezkero apuntetako erea eukiten dot hartara.

Liburuak legiduten dodazanean lantzean azpimarratu egiten dodaz pasarte batzuk, gustau jatazan kontuak, ederrak begitandu jatazan ideia edo esamoldeak… izaten dira. Ez dot helburu jakin bategaz egiten, urten egiten deust, ez dot egundo ezebe egin azpimarratutako horreekaz. Hau leku egokia izan leiteke agertzeko, begitu azpimarratu dodan azken pasarteetako bat, Iratí Jimenezen azken liburuan, Bilboko abuztuko iluntze bat deskribiduteko:

Abuztuko iluntzea da: zerua pitzatu egiten da lehenbizi, zauri laranjak urdu egiten dira gero, odoletan, eta argia ostentzen hasten denean odolbatu morea egiten zaio hiri zuloari, inguruko mendien aldamenean. Abuztuko iluntze luzeak konpainia egingo dio deusturako bidean.

Nora ez dakizun hori, Iratí Jiménez (Elkar)

Ederra liburua, hariak ondo josita dakarzana, eta hizkuntza aberatsean idatzitakoa.

Holakoak gustuko badozuez, aurrerantzean be pasartetxuak ipiniko dodaz lantzean-lantzean blogean, zeuek be gozau dagizuezan (edo ez). Eta (irakurten banozue...) zeuek be  gustuko izan dozuezan pasarteak gehitu egizuez!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu